_DSC4880.jpg

Eskolatik at

B-Egia Zinemagintza Elkartetik proposamen bat ekarri dizuegu Irudia eta Soinua ikasgaia egin duten edo egiten ari diren Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat. Proposamenaren helburua da ikasgaian eskuratutako irakaskuntzei jarraipena ematea, lurraldeko baliabideekin. Hala ere, parte hartzeko aukera 23 URTETIK BEHERAKO EDOZEIN GAZTEK edukiko du.


Neska eta mutil horiek, ikasturtea amaitu ondoren hartu duten aukera akademikoa edo lanekoa alde batera utzita, ikus-entzunezko sorkuntzaren eta ekoizpenaren munduan sartuta jarraitu ahal izatea da gure helburua, guretzat liluragarria den mundu honetan sartzea.

Eskolatik at programan, Irudia eta Soinua irakasgaiak jakin-mina piztu ondoren Gipuzkoako ikus-entzunezko filmaketetan parte hartu nahi duten gazteak bilatzen ditugu. Kamera, soinu, ekoizpen, arte edo zuzendaritza ekipoan sartu nahi duzu? Hau da zure aukera

ekainaren 15a BAINO LEHEN